jueves, 22 de enero de 2015

TIRO BAT USTEKABEAN

Barkamena eskatu nahi nizun, ez dizut egia erakutsi. Zuregan sentitzen dudana ez dut azalaratu. Ez naiz deus zu gabe, ulertu zazu, mundua handia da eta ni berriz txikia. Niretzat bakarrik nahi zaitut, ez dut jasaten zu bertze norbaitekin ikusteak. Goizero zure alboan ernatu nahi dut, zu urrun sentitzearen beldur naiz momenturo. Ez al duzu ulertzen? Maite zaitut! Edozeren gainetik maite zaitut! Orduan erantzun zergatik joan behar duzun? Erantzun faborez, erantzun!
Maitia, maitia. Begira nola uzten ari zaren lurra, baina lasai, zaude lasai! Oso ongi zaude geldirik, lurrean etzanda. Nik pregona hartuko dut dena idortu baino lehen eta bidetik pistola gordeko dut.


                       

No hay comentarios:

Publicar un comentario