ZER DA HAU?

"Solastea baino errexagoa egiten baitzait idaztea, behin bolígrafo bat hartu nuen eta idazten hasi nintzen. Helbide gabeko milazka maitasun eskutitz, belarririk gabeko milazka kantu, zakar ontzian ondoratutako milazka ipuinak.
Behingoz ausartu naiz, gogoak dauzkat munduakin nire sentimenduak elkarbanatzeko.


Ongi etorri beraz idazle honen hutsunera."  Ramuntxo Albistur Carrizo



AMETS KRONIKOA

Goizaldeko 12-tatik ilunsentiko 12-ak arte.


Iratzargailuak jotzen duenetik begiak berriz irekitzen ditudan arte.



Lerro hau idazten hasi naizenetik bizitza honetan idatziko dudan azken negar malkoa isuri arte.





Kronikoa. Pixkanaka agertzen dena, baina etengabea. Egunez eta gauez jarraitzen zaituen gaixotasun neka ezina, zu baino indartsuagoa den sentimendua, bihotzean grabatutako mezua eta gorputz osotik zabaldurik odola bor-borean jartarazten duen osagaia.




Amets baten fruitutik jaio nintzen, amets hori bizipen bihurtuz. Bizipen horrek giza txiki baten forma zeukan, negar malkoetan itorik bere amaren besoetan kulunkatzen zen lehen aldia izanik. Egun horretan bota zituen malkoak lurperatu egin ziren mundu hontako mantuan, bere ametsen haziak bertan landatuz. Geroztik begiak zabalik izan ditu mutil txiki honek, gaitasun berezi batekin jaio baita. Mutiltxoa zena hazi egin da, gizontxo bihurturik 18 urte ditu eta txikitatik jarraitu izan dioten ametsek jan dute bere bihotza.

Hau da, gutti gotti betti, nire historia.


Ameslari Kronikoa



No hay comentarios:

Publicar un comentario