jueves, 26 de febrero de 2015

ERREPIDEAN

Bizitzaren errepidean
bihurgune nahasgarri batean galdu nuen noranzkoa
orain ez dakit non nagoen
atzera begiratzen dut
baina ezin dut berriz ere buelta eman bihurgune ona hartzeko

Horrela nabil
bizitzaren errepidean galdurik
paisaia gozatuz
noizbehinka bidaiari bat nire bidean harturik

Nora noan?
Ez dakit
Noiz bukatuko den bidea?
Ez dauka garrantzirik
Zergatik egiten dudan aurrera?

Ba, agian, noizbait zurekin egingo dudalako topo

No hay comentarios:

Publicar un comentario